Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Tom Dumoulinek irabazi du Binck Bank Tour lasterketa

Agentziak | Erredakzioa

Jasper Stuyven belgikarrak irabazi du zazpigarren eta azken etapa.

  • Tom Dumoulin. Argazkia: EiTB.

    Tom Dumoulin. Argazkia: EiTB.

Tom Dumoulin Italiako Giroko egungo txapeldunak irabazi du Binck Bank Tour lasterketa. Holandarrak 17 segundoko aldea atera dio Tim Wellens sailkapen nagusiko bigarren sailkatuari.

Wellensek 2014an eta 2015ean irabazi zuen lasterketa, baina oraingoan azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan du Dumoulinen aurrean.

Zazpigarren etaparen atarian, bien arteko aldea lau segundokoa zen, baina azken jardunaldiko 191.3 kilometroak egin ostean, alde hori 17 segundora igo da.

Dumoulin hirugarren izan da azken etapan, Jasper Stuyven eta Philippe Gilbert belgikarren atzetik.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza