Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketak

Van Vleuten, erlojupekoaren munduko txapeldun; Oyarbide 42. izan da

Erredakzioa

Annemiek Van Vleuten herbeheretarrak irabazi du emakumezkoen erlojupekoa Bergengo Munduko Txapelketan. Van Der Breggen izan da bigarren, eta Garfoot hirugarren.

  • Annemiek Van Vleuten. Argazkia: EFE

    Annemiek Van Vleuten, erlojupeko munduko txapelduna. Argazkia: EFE

Annemiek Van Vleutenek irabazi du erlojuaren kontrakoa Bergengo (Norvegia) Munduko Txapelketan. Lourdes Oyarbide euskal txirrindulariak 42. postuan amaitu du erlojupeko proba.

Bergenen hasi eta amaitu da 21,1 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Van Vleuten herbeheretarra izan da garailea, 28 minutu eta 5 segundoko markarekin. Anna Van Der Breggen izan da bigarren, 12 segundora. Bi herbehetar lehen bi postuetan. Australiako Katrin Garfoot izan da hirugarren, 19 segundora.

Euskal ordezkari bakarra izan dugu emakumezkoen erlojupeko proban. Lourdes Oyarbidek, 42. postuan amaitu du erlojuaren kontrako saioa, 33 minutu eta 11 segundoko markarekin, irabazleak baino 4 minutu eta 21 segundo gehiago behar izan baititu ibilbidea egiteko.