Itxi

Txirrindularitza

Emakumezkoen txirrindularitza

Lankidetza akordioa Euskadi Murias eta Bizkaia Durango taldeen artean

Agentziak | Erredakzioa

Jon Odriozola Euskadi Muriasen arduradunaren esanetan, 'pausu garrantzitsua da' aukera berdintasuna defendatzen duten aldetik.

  • Agurtzane Elorria Jon Odriozolarekin batera. Argazkia: Euskadi Murias

    Agurtzane Elorria Jon Odriozolarekin batera. Argazkia: Euskadi Murias

Euskadi Murias taldeak "erkarlanerako akordioa" erdietsi du Bizkaia Durango emakumezkoen txirrindulari taldearekin, bien arteko "egiturak integratu eta euren arteko sinergiak sortzeko".

Euskadi Muriasek jakitera eman duenez, bere asmoa ez da dagoeneko existitzen zen inongo "talderen gainetik jartzea", baizik eta nazioartekotzeko eta hazteko prozesuan aurrera jarraitzea.

Emakumezkoen taldearen kirol ardura Agurtzane Elorriagarena izango da, orain arte bezala, eta babesle gisa zituen Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangoko Udalak ere horretantxe jarraituko dute, baina haiei Euskadi Murias erantsiko zaie. Era horretan, taldearen izena Bizkaia Durango–Euskadi Murias izango da.

Elorriagak nabarmendu duenez, "helburu nagusia emakumezko euskal txirrindulari onenak etorkizun hurbilean gurean izatea da, eta Euskadi Muriasekin elkarlanean harrobia lantzea".

Gaineratu duenaren arabera, "12 txirrindulariko egitura" osatu nahi dute, eta "txirrindulari onenekin lehiatzeko aukera emango digun 40 lasterketa-eguneko nazioarteko egutegia hitzartu", gaineratu du.

Bere aldetik, Jon Odriozola Euskadi Muriasen arduradunaren esanetan, "pausu garrantzitsua da" aukera berdintasuna defendatzen duten aldetik.

"Emakumezkoen taldearen inguruan, gizonezkoenarenean bezala, pazientzia eskatzen dut, Agurtzanek denbora izan dezala lan egin eta etorkizunean euskal txirrindulari onenak izango dituen taldea osatzeko", esan du Odriozolak.