Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under, 1. etapa

Andre Greipelek irabazi du lehen esprinta

eitb.eus

Caleb Ewan eta Peter Sagan bigarren eta hirugarren geratu dira Adelaide eta Lyndoch herrien artean jokatutako etapan. Izagirre anaiak tropel nagusian sartu dira.

2:24

Lotto Soudal taldeko Andre Greipelek irabazi du Tour Down Under lasterketako lehen etapa esprintean; txirrindulariek 145 kilometro burutu dituzte Port Adelayde eta Lindoch herrien artean.

Alemaniarrak Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) eta Peter Sagan (Bora) gainditu ditu helmugan eta elastiko laranja jantzi du. Euskal ordezkariei dagokionez nobedade gutxi, Jon eta Gorka Izagirre anaiak tropel nagusian sartu dira.

Asteazkenean bigarren jardunaldia jokatuko da, 158,6 kilometro Unley eta Stirling artean.

Clas