Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

John Degenkolbek eskuratu du lehen garaipena Mallorcan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aitor Gonzalez (Euskadi-Murias) eta Jon Ander Insausti (Euskadi Fundazioa) euskal txirrindulariak, eta Gonzalo Serrano (Caja Rural) madrildarra eguneko ihesaldian egon dira.

4:26

John Degenkolb (Trek Segafredo) alemaniarrak poltsikoratu du ostegun honetan Porreres-Felanixt-Ses Salines saria, 177,7 kilometro egin ostean. Bera izan da azkarrena esprintean Sandre Holst Enger (Cycling Academy) eta Jasper De Buyst (Lotto) txirrindularien aurretik.

Eguneko ihesaldian bost txirrindulari sartu dira: Aitor Gonzalez (Euskadi-Murias), Jon Ander Insausti (Euskadi Fundazioa), Gonzalo Serrano (Caja Rural-Seguros RGA), Amici (Biesse) eta Van Hecke (Sport Vlaanderen), baina tropelak helmugara iritsi baino 13 kilometro aurretik harrapatu ditu. Dena den, Aitor Gonzalezek esprint berezien saria eskuratu du.

Lasterketa honetan Alejandro Valverde lehiaketara bueltatu da, joan zen urteko Frantziako Tourreko hasierako etapan erori eta lesionatu eta gero. 40. tokian sartu da.

Bihar lasterketako etapa nagusia jokatuko da (Serra de Tramuntana saria, 140,1 kilometrokoa), Sóller eta Deiá herrien artean.