Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Tim Wellensek irabazi du Mallorcako proba nagusia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Belgikarrarekin batera Gianni Mosconi eta Alejandro Valverde izan dira podiumean, bigarren eta hirugarren helmugaratu baitira, hurrenez hurren.

17:04

Tim Wellens (Lotto-Soudal) txirrindulari belgikarrak poltsikoratu du Serra de Tramuntana saria ostiral honetan, hau da, Mallorcako Challenge lasterketako proba nagusia. Alejandro Valverde (Movistar Team) hirugarren izan da.

Tropelak euria izan du bidelagun 140 kilometroko ibilbide menditsu bezain arriskutsuan zehar, Sóller eta Deià herriak batu dituena.

Wellens Gianni Moscon (Sky) italiarrari nagusitu zaio helmugan, eta bi horien atzetik heldu da Valverde, haiengandik 24 segundora.

Hiru txirrindulari horiek ihesean ibili den taldetxo batetik egin dute hanka. Taldetxo horretan, Gianluca Brambilla (Trek-Segafredo) eta Gregor Mühlberger (Bora-Hansgrohe) egon dira.

Wellensek joan zen urtean ere irabazi zuen proba bera, orduko hartan ere euripean jokatu zena.

Larunbatean, Mallorcako Challengeak Lloseta-Andratx saria izango du jokoan, 175 kilometro ibilbidearekin.