Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 4ra arte

Valentziako Itzulia, hastear

eitb.eus

Euskadi Murias eta Euskadi Fundazioa euskal taldeek hartuko dute parte asteazkenean hasiko den lasterketan.

  • Alejandro Valverde. EFE

    Alejandro Valverde. EFE

Hilaren 31ean hasi eta otsailaren 4an amaituko da Valentziako Itzulia 2018 eta aurten Euskadi Murias eta Team Euskadi euskal taldeek hartuko dute parte.

Movistar Team taldean Alejandro Valverde izango da talde burua eta berarekin batera Andrey Amador, Jorge Arcas, Hector Carretero, Jose Joaquin Rojas, Jaime Roson eta Nuno Bico egongo dira garaipena eskuratzeko. Iaz Nairo Quintanak erdistsi zuen garaipena.

ETAPAK

1. etapa / Asteazkena, urtarrilak 31: Oropesa del Mar (Castello)-Peñíscola (Castello)

2. etapa / Osteguna,  1: Beera (Valentzia)-Albuixech (Valentzia)

3. etapa / Ostirala, otsailak 2: Poble Nou de Benitaxell (Alacant)-Calpe (Alacant). 23 km, taldekako erlojupekoa

4. etapa / Larunbata, otsailak 3: Orihuela (Alacant)-Cocentaina (Alacant)

5. etapa / Igandea, otsailak 4: Paterna -Valentzia