Itxi

Txirrindularitza

DUBAIKO TOURRA, 2. etapa

Viviani, azkarrena esprintean; Groenewegenek lider jarraituko du

eitb.eus

Bigarren etapako garaipena oso borrokatua izan da eta esprint luzea egin dute tropel buruan txirrindulariek.

2:14

Quick Step taldeko Elia Vivianik irabazi du Dubaiko Tourreko bigarren etapa. Skydive Dubai eta Ras Al Khaimah artean 190 kilometro burutu dituzte txirrindulariek etapa esprintean erabakitzeko.

Dylan Groenewegen (Lotto Jumbo) bigarren izan da helmugan eta lidergoa mantendu du holandarrak.

Esprinta oso borrokatua izan da eta oilar askok bilatu dute garaipena, Riccardo Minalik (Minali), Mark Cavendishek (DimensioN Data), John Degenkolbek (Trek Segafredo) edo Alexander Kristofek (UAE-Team Emirates) esaterako.

Honako hau denboraldiko bigarren garaipen izan da Vivianirentzat Quick Step bere talde berriarekin; Tour Down Underren erdietsi zuen lehenengoa.



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza