Itxi

Txirrindularitza

Dubaiko Tourra, 3. etapa

Mark Cavendishen garaipena

eitb.eus

Ia hamabi hilabete egon da britainiarra garaipenik lortu gabe. Dubaiko helmugan Nacer Bouhanni eta Marcel Kittel gainditu ditu ; Elia Viviani da lider berria.

0:29

Mark Cavendishek (Dimension Data) erdietsi du garaipena Dubaiko Tourreko hirugarren etapan eta Elia Viviani (Quick Step) da lider berria. Skydive Dubai eta Fujairah herrien artean 180 kilometro burutu dituzte gaur txirrindulariek.

Britainiarra ia urte bete egon da garaipenik lortu gabe eta Dubaiko hirugarren etapan lortu du, Dimension Datako gizona indartsuena izan da eta Nacer Bouhanni (Cofidis) eta Marcel Kittel (Katusha) txirrindulariak gainditu ditu helmugan.

Etapako protagonistak, ordea, Bevilacqua (Willier), Christian (Aqua Blue), Vliegen (BMC) eta Valognes (Novo Nordisk) izan ditugu. Ihesaldian egon dira, baina tropelak kontrolpean izan ditu beti garaipena esprintean jokatu ahal izateko.

"YES">