Itxi

Txirrindularitza

Abu Dabhiko Tourra, 2. etapa

Elia Viviani, bigarren etapako garailea

eitb.eus

Danny Van Poppel (Lotto Jumbo) eta Pascal Ackermann (Bora), gainditu dit esprintean eta lider berria da.

1:32

Elia Viviani (Quick Step) txirrindulariak erdietsi du garaipena Abu Dabhiko Toureko 2. etapan Yas Mall eta Yas Beach artean (154 kilometro).

28 urteko italiarra Quick Step taldearen lanaz aprobetxatu da garaipena esprintean erdiesteko (3:15:30), Danny Van Poppel (Lotto Jumbo) holandarra eta Pascal Ackermann (Bora) belgikarra bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Garaipen horrekin lider ere jarri da SKY taldeko txirrindulari ohia.

Ostiralean hirugarren etapa jokatuko da Nation Towersetik Big Flagera (133 kilometro).