Itxi

Txirrindularitza

Martxoak 4-11

Paris-Niza lasterketak hasiera emango dio World Tourraren Europako txanpari

Agentziak | Erredakzioa

Gorka Izagirre (Bahrain) dago lasterketa irabazteko faboritoen zerrendan, Henao, Soler, Zakarin, Alaphilippe, Mollema eta Fuglsang bezalako txirrindulariekin batera.

  • Henaok irabazi zuen 2017ko edizioa / EFE.

    Henaok irabazi zuen 2017ko edizioa / EFE.

Europara helduko da World Tourra, Paris-Nizaren 76. edizioarekin. Martxoaren 4tik 11ra bitartean, Sergio Luis Henaok (Sky), Kolonbiako txapeldun berriak, iazko titulua defendatuko du.

Aurten Tirreno-Adriatico lasterketa hautatu dute tropeleko izen handiek. Gorka Izagirre (Bahrain) faboritoen artean dago, eta Imanol Erviti, bestalde, Movistarreko lider arituko den Marc Solerri lagunduko dio.

Beste hautagaiak dira Ilnur Zakarin (Katusha), Julian Alaphilippe (Quick Step), Bauke Mollema (Trek) eta Jakob Fuglsang (Astana).

Gizon azkarrez beteta egongo da lasterketa: Elia Viviani, bost garaipenekin dagoeneko, Simon Gerrans, Nacer Bouhanni, Andrei Greipel, Arnaud Demare eta Dylan Groenewegem.

Ibilbidea iazkoaren antzekoa izango da, Chatoun hasita. Lehenengo azterketa serioa 18,2 kilometroko erlojupekoa izango da, Saint Etienne. Aldapa bat igoko dute lehen zatian.

Seigarren etapan 2. mailako bost mendate eta lehen mailako bat igoko dituzte, eta goian bukatuko da; zazpigarrena 16 kilometroko igoerarekin bukatuko da %6,2ko batezbesteko pendizearekin, eta zortzigarrena 110 kilometroko etapa izango da, lau mendaterekin.

IBILDIDEA

1.: Chatou - Meudon (135 km)

2.: Orsonville - Vierzon (187 km)

3.: Bourges - Châtel-Guyon (210 km)

4.: La Fouillouse - Saint-Etienne (18,2 km) CRI

5.: Salon de Provence - Sisteron (163 km)

6.: Sisteron - Vence (188 km)

7.: Niza - La Colmaine (Final alto) 175 km

8.: Niza - Niza (110 km)