Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza

Demare gutxigatik gailendu zaio helmugan Gorka Izagirreri

Agentziak | Erredakzioa

'Photo finish'-ak erabaki du FDJko txirrindulariaren garaipena Paris-Nizako lehenengo etapan.

1:26
Démare eta Izagirre

Arnaud Demarek (FDJ) irabazi du Paris-Nizako 1. etapa, Gorka Izagirreri (Bahrain-Merida) helmugan oso gutxigatik gailenduta. Irabazlea 'photo phinish'-ak erabaki du.

Txirrindulariek 135 kilometroko etapa egin dute, Chatou eta Cote de Meudon artean. Azken kilometroak, aldapan gora eta harbidean, oso nekatuta utzi du frantziarra. Bahrain-Meridako euskaldunak oso gertu izan du Demare helmugan. Bere atzetik sartu dira Christophe Laporte (Cofidis) eta Tim Wellens (Lotto-Soudal).

Jurgen Roelands (BMC), Pierre Rolland (First-Drapac) eta Pierre-Luc Périchon (Fortuneo-Samsic) txirrindulariek osatu dute euriak markatu duen eguneko ihesaldia.

Irabazlearen taldea, Lotto-Soudal, izan da ihesaldia bertan behera utzi duena, azken kilometroak gogortuta. Alexis Vuillermozek (Ag2r) rrunetik jotako erasoak ez dira balekoak izan, eta azken igoeran, Demare, Izagirre eta Laporte borrokan izan dira Welles eta Julian Alaphilippe (Quick-Step) faboritoekin.

Bigarren etapan, 187 kilometro egingo dituzte Orsonville eta Vierzon artean, ordekan. Esprintean bukatuko da.

1. ETAPAKO SAILKAPENA

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Paris-Niza