Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza (7. etapa)

Yates da lider berria 7. etapa irabazita; Izagirre anaiak podiumeko postuetan daude

eitb.eus

Simon Yatesek garaipena lortu du eta liderraren elastikoa jantzi du. Ion Izagirre hirugarren izan da etapan eta Gorka Izagirre, laugarren. Ion bigarren da sailkapen nagusian eta Gorka, hirugarren.

2:05

Simon Yatesek (Mitchelton-Scott)irabazi du Paris-Nizako 7. etapa eta garaipen honi esker bera da lasterketako lider berria. Zazpigarren etapa Niza eta Valdeblore La Colmiane artean egin da, eta 175 kilometroko ibilbidea izan du.

Luis Leon Sanchezek (Astana) ekin dio lider moduan etapari, baina Valdeblore La Colmaine igotzean atzean geratu da, helmugarako 6 kilometro falta zirenean. Aurretik tropeltxo bat zegoen faboritoekin eta gogor tiratu dute Luis Leoni aukerarik ez emateko. Tropeltxoaren aurretik, ordea, Simon Yates eta Ion Izagirre (Bahrain merida) egon dira. Yatesek erasoa jo du amaierarako 1,3 kilometroren faltan eta Ionek ezin izan dio jarraitu. Simon Yatesek etapa garaipena lortu du, Dylan Teuns (BMC) bigarren izan da, eta Ion Izagirre, hirugarren. Gainera, Gorka Izagirre (Bahrain Merida) laugarren izan da.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Simon Yates. Ion Izagirre bigarren da 11 segundora eta Gorka Izagirre hirugarren, 12 segundora.