Itxi

Txirrindularitza

Alpeetako Tourra, 4. etapa

Luis Leon Sanchezen garaipen ikusgarria

Agentziak | Erredakzioa

Pello Bilbao, Astana Pro Teameko bere taldekidea, bederatzigarren tokian heldu da Lienzeko helmugan. Thibaut Pinotek (Groupama) lider jarraitzen du.

Luis Leon Sanchez (Astana) txirrindulariak irabazi du Alpeetako Tourreko 4. etapa Chiusa eta Lienz artean (134,3 kilometro). Faboritoen multzoan eraso indartsua jo eta aurrera egin du bakarrik Luis Leon Sanchezek. Hemugan 6 segundoko aldea lortu du Bennettekin eta 11 gainerako faboritoekin.

Thibaut Pinotek (Groupama) lider jarraitzen du.

Ostiralean bosgarren et azken etapa jokatuko da Rattenberg eta Innsbruck artean (164.2 kilometro).