Itxi

Txirrindularitza

Apirilaren 24tik 29ra

Richie Porte eta Geraint Thomas, faborito nagusienak Romandian

Agencias | Redacción

Andrey Amador eta Dayer Quintana Movistarrek taldeburuak izango dira; Dan Martin, Primoz Roglic eta Jakob Fulgsang, irabazteko beste hautagaiak.

Gaur hasiko da Romandiako Tourreko 72. edizioa eta aurten lasterketa irabazteko, Richie Porte (BMC) australiarra, iazko garailea, eta Geraint Thomas (Sky) britainiarra dira hautagai nagusienak.

Movistar taldeak Andrey Amador eta Dayer Quintana txirrindulariak ditu sailkapen nagusirako. SKY taldeko Egan Bernal kolonbiarra, Dan Martin, Primoz Roglic eta Jakob Fulgsang, onenen artean egotea espero da ere.

Lasterketa ikusgarri hau gaur hasiko da Friburgon eta igandean amaitu Ginebran.

Etapak

Apirilak 24, Atarikoa, Friburgo-Friburgo (Erlojupekoa), 4 Km
Apirilak 25, 1. etapa, Friburgo-Delémont, 166,6 Km
Apirilak 26, 2. etapa, Delemont-Yverdon-les-Bains, 173,9 Km
Apirilak 27, 3. etapa, Ollon-Villars (Erlojupekoa), 9,9 Km
Apirilak 28, 4. etapa, Sion-Sion, 149,2 Km
Apirilak 29, 5. etapa, Mont-sur-Rolle-Ginebra, 181,8 Km

Azken irabazleak

2017: Richie Porte (AUS)
2016: Nairo Quintana (COL)
2015: Ilnur Zakarin (RUS)
2014: Chris Froome (GBR)
2013: Chris Froome (GBR)
2012: Bradley Wiggins (GBR)