Itxi

Txirrindularitza

World Tour

Anna van der Breggen herbeheretarrak eskuratu du Durango-Durango klasikoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ihes eginda iritsi da helmugara, eta haren atzetik sartu dira Annemiek van Vleuten eta Sabrina Stultiens herrikideak, bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren.

  • Anna van der Breggen (Boels Dolman). Argazkia: EiTB

    Anna van der Breggen (Boels Dolman). Argazkia: EiTB

Anna van der Breggen (Boels Dolman) herbeheretarrak, World Tour zirkuituaren buru dagoen txirrindulariak, irabazi du ostegun honetan 113 kilometroko ibilbidea izan duen Durango-Durango saria.

Goiuria mendatetik bigarren aldiz igaro direnean egin du eraso Van der Breggenek, amaieratik 10 kilometro ingurura, eta ihes eginda iritsi da helmugara. Haren atzetik sartu dira Annemiek van Vleuten (Mitchelton-Scott) eta Sabrina Stultiens (WaowDeals Pro Cycling) herrikideak, bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren.

Van der Breggenek aurten hainbat lasterketa irabazi ditu dagoeneko: Flandriako Itzulia, Lieja-Bastogne-Liega edota Flèche Wallone.

Gaur jokatu den lasterketa larunbatetik aurrera eta asteartera arte (maiatzaren 19tik 22ra) lehiatuko den 2018ko Emakumeen Biraren atarikoa izan da. Aurten World Tourrean estreinatuko da, eta munduko txirrindulari garrantzitsuenetakoak bertan izango dira.