Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

9 euskal txirrindulari

Tourreko euskal xerpak

@IsuskoAB

Nahiz eta sailkapen nagusirako euskal txirrindularirik izan ez, Froome eta Valverde bezalako gizonek euskal xerpak izango dituzte lagun euren erronkak lortzeko.

  • Mikel Nieve, David Lopez eta Xavier Zandio, SKY taldean

    Mikel Nieve, David Lopez eta Xavier Zandio, SKY taldean. EFE

Larunbatean hasiko da Frantziako Tourra Ingalaterran. Aurten bederatzi euskal txirrindulari abiatuko dira Leedsetik, iaz baino bost gutxiago.

Euskaltel-Euskadi ez egoteak min egin dio euskal parte-hartzaileen kopuruari. Aurten kolore laranja ez dugu Tourreko errepideetan ikusiko, baina bai ikurrina, bai euskal zaleak gure txirrindulariak animatzen.

Esan bezala, guztira bederatzi izango dira Tourrean. Horietako hiru Movistar Team taldean daude Imanol Erviti, Beñat Intxausti eta Ion Izagirre; Alejandro Valverde podiumean egoteko egingo dute lan.

Beste hiru Tourreko talde indartsuenean daude, Chris Froomeren Sky taldean, hain zuzen ere. Mikel Nieve, David Lopez eta Xavier Zandio txirrindulariek aurten ere lagunduko diote britainiarrari Tourra irabazten.

Trek Factory Racingen Haimar Zubeldia eta Markel Irizar daude, Schleck anaien eta Cancellararen taldekideak. Bederatzigarren gizona Egoitz Garcia da. Cofidisen dago bizkaitarra eta honek Rein Taaramaeri lagundu beharko dio sailkapeneko lehenengo hamarren artean sartzen.

Euskal txirrindularien taldeak

Movistar

Alejandro Valverde, Imanol Erviti, John Gadret, Jesus Herrada, Beñat Intxausti, Ion Izagirre, Ruben Plaza, Jose Joaquín Rojas eta Giovanni Visconti.

Cofidis

Rein Taaramae, Dani Navarro, Nicolas Edet, Egoitz Garcia, Cyril Lemoine, Luis Angel Mate, Rudy Molard, Adrien Petit eta Julien Simon.

Sky

Chris Froome, Bernhard Eisel, Vasil Kiryienka, Mikel Nieve, David Lopez, Danny Pate, Richie Porte, Geraint Thomas eta Xavier Zandio.

Trek Factory Racing

Fabian Cancellara, Andy Schleck, Matthew Busche, Markel Irizar, Gregory Rast, Frank Schleck, Danny van Poppel, Jens Voigt eta Haimar Zubeldia.