Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Atseden eguna

Mikel Nieve eta Haimar Zubeldia, faboritoen tropelan

@IsuskoAB

Hamar etapa jokatu direnean sailkapeneko lehenengo hogei txirrindularien artean dira nafarra eta gipuzkoarra.

  • Ezbehar asko Tourrean

    Ezbehar asko Tourrean. EFE

Frantziako Tourrean atseden eguna dugu. Hamar etapa jokatu dira eta adierazgarria da nola Tourra irabazteko bi faborito etxean direla dagoeneko. Erorikoen ondorioz Alberto Contador eta Chris Froome txirrindulariek lasterketa utzi behar izan dute.

Euskaldunei dagokionez bi izen nabarmendu behar ditugu, Mikel Nieve eta Haimar Zubeldia. SKY taldeko nafarra hamabosgarren tokian da eta Froome etxean dagoenez askatasunez mugitu daiteke lasterketan, bigarren sailkatuta dagoen Richie Portentzat lanean jartzen ez badute.

Bestalde, Usurbilgo 'diesel gizona' dugu. Beti faboritoen artean dago Zubeldia. Zaratarik egin gabe hogeigarren tokian dago sailkatuta eta mendiko etapa gogorrak oraindik hasi gabe, beraz. aurreneko hamarren artean egoteko erronka oraindik buruan du.

Sailkapen nagusia

1.    Vincenzo NIBALI    Italia    AST    42:33:38
2.    Richie PORTE    Australia    SKY    +2:23
3.    Alejandro VALVERDE BELMONTE   Espainia    MOV    +2:47
4.    Romain BARDET    Frantzia    ALM    +3:01
5.    Tony GALLOPIN    Frantzia    LTB    +3:12
6.    Thibaut PINOT    Frantzia    FDJ    +3:47
7.    Tejay VAN GARDEREN    AEB    BMC    +3:56
8.    Jean-Christophe PERAUD    Frantzia    ALM    +3:57
9.    Rui Alberto FARIA DA COSTA    Portugal    LAM    +3:58
10.    Bauke MOLLEMA    Belgika   BEL    +4:08
11.    Jurgen VAN DEN BROECK   Belgika      LTB    +4:18
12.    Jakob FUGLSANG    Danimarka   AST    +4:31
13.    Michal KWIATKOWSKI    Polonia   OPQ    +4:39
14.    Geraint THOMAS   Britainia Handia   SKY    +5:17
15.    Mikel NIEVE ITURALDE    Euskadi    SKY    +6:03
16.    Pierre ROLLAND    Frantzia  EUC    +6:47
17.    Christopher HORNER    AEB  LAM    +7:33
18.    Cyril GAUTIER    Frantzia    EUC    +7:36
19.    Laurens TEN DAM    Holanda    BEL    +7:42
20.    Haimar ZUBELDIA AGIRRE    Euskadi    TFR    +8:01