Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Analisia

Ikuskizuna, zaleen begi-bistan

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Hogei lasterketatan lehiatu eta garaiera handiko entrenamendu asko eginda helduko da Froome Tourrera. Bestalde, Contadorrek 40 egun baino gehiago daramatza lehiaketetan parte hartzen.  

  • Chris Froome. Argazkia: EITB

Uztailaren 4an emango diote hasiera Frantziako Tourrari eta berau irabazteko hautagai diren izarrak inoiz baino indartsuago agertu dira. Horien artean azpimarragarriena Alberto Contador dugu, Giroan eta Hegoaldeko Rutan garaile izan baita. Hala ere, ez da arrakastatsu dabilen bakarra, Chris Froomek sekulako nagusitasuna erakutsi baitu Dauphine irabaziz.

Contador eta Froome dira, beraz, garaipenaren zaporea oraindik ere presente duten biak. Baina Nairo Quintana kolonbiarrak eta Vincenzo Nibali italiarrak lehiatzeko gosez dihardute lanean, eta beraien bertsiorik onena aurkezteko gogotsu agertu dira.