Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Zoru irristagarriaren ondorioz

Aldaketa, 20. etapako ibilbidean: Croix de Fer, Galibierren ordez

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Aldaketa honen ondorioz, Tourreko “gailurra” lehen postuan igotzea lortzen duenari eman ohi zaion Henri Desgrange saria Allos gainean jokatuko da.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Frantziako Tourreko antolatzaileek hogeigarren etapako ibilbidea aldatu behar izan dute, zorua irristagarri dagoela eta, Galibier oso arriskutsu dagoelako.

?Galibier ez da igaroko, baina tropelak trukean, Croix de Fer mendatea igo beharko du berriz ere?, maila berezikoa hori ere, eta 19. etapan igarotzen dena, baina oraingoan beste aldetik.

Antolatzaileen esanetan, aldaketa horren ondorioz, Tourreko ?gailurra? lehen postuan igotzen duenari eman ohi zaion Henri Desgrange saria Allos gaina lehen postuan igotzen duenak lortuko du, 17. etapako helmuga baino pixka bat lehenago dagoen mendatetik lehen postuan igarotzen denak, alegia.