Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Adierazpenak

Unzue: 'Lau dira Tourra irabazteko faboritoak'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Contador, Nibali, Froome eta Nairo Quintana dira, Movistarreko zuzendariaren ustez, Tourra eskuratzeko hautagai nagusiak.

  • Nairo Quintanaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Nairo Quintanaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

2015eko Frantziako Tourrari larunbat honetan emango zaio hasiera, Utrechten, eta Eusebio Unzue Movistarreko zuzendariaren ustez lau dira garaipena eskuratzeko faborito nagusiak. Horien arten bere taldeko Nairo Quintana dago.

"Nairo oso ondo dago. Route du Sud proba bere sasoia neurtzeko baliatu du. Emaitza lasaigarria izan da, bere pisuan dago. Tourrera une egokienean helduko da", adierazi du.

"Askok faboritotzat hartzen dute, baina Contador, Nibali eta Froome txirrindulariek ere aukera ugari dituzte. Eurek dira faborito nagusiak. Zaila da maila horretako txirrindulariak biltzea", gaineratu du.