Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Erorketa arriskutsua

Cancellarak Tourra utzi du

ERREDAKZIOA

Atzo tropelaren eskuinaldean izan zen erorketa arriskutsuaren ondorioz, Gerrans, Ten Dam, Bonnet eta Dumoulin txirrindulariek lasterketa utzi behar izan dute.

01:17

Fabian Cancellara suitzarrak bertan behera utzi beharko du Tourra, astelehen honetan, hirugarren etapan, jasandako erorketaren ondorioz.

Helmugara heltzeko 58 kilometro faltan, txirrindulari bat lurrera erori zen, aurrekoaren atzeko gurpila ukitu ondoren. Horren atzetik beste hainbat erori ziren, eta antolatzaileek hamabost minutuz gelditu behar izan zuten etapa, anbulantziarik gabe geratu omen zirelako. Geroago, berriz martxan jartzean, neutralizaturik egin zuten aurrera, kilometro batzuetan.

Tropelaren eskuinaldean izan zen erorketa, taldeko lehenbiziko txirrindulariak zeuden tokitik gertu, eta abiadura bizian zihoazenean. Lehenengoa erori ondoren, beste hainbat erori ziren haren atzetik, errepidearen eskuinaldetik gehienak eta ezkerraldetik beste batzuk.

Ondorioz, Gerrans, Ten Dam, Bonnet eta Dumoulin txirrindulariek bertan behera utzi behar izan zuten lasterketa. Egunaren amaieran, liderraren elastiko horiari agur esan behar izan zion Cancellarak, eta Twitterren duen kontuan iragarri duenez, Tourrari ere agur esan beharko dio, bi ornotan lesioa baitu.