Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Kokainagatik

Paolinik barkamena eskatu du positiboagatik

Mikel Dominguez | eitb.eus

Katiuxako txirrindulariak erantzunkizuna onartu du, eta UCIri auzia argitzen lagunduko diola esan du.

  • Paolini, arrosaz Giroan / EFE.

    Paolini, arrosaz Giroan / EFE.

Frantziako Tourrean kokainagatik positibo eman ondoren, eta hasieran kontsumoa ezeztatu arren, Luca Paolinik (Katiuxa) erantzunkizuna onartu du auzian. Txirrindulari italiarrak huts egin zuen dopinaren aurkako kontrol batean uztailaren 7an.

Paolinik Twitterren onartu du erantzunkizuna, eta barkamena eskatu die taldekide "bikainei" eta Tourrari berari. UCIri auzia argitzen lagunduko diola esan du, eta espero du taldearen "azken emaitzan" eraginik ez izatea. Taldekako erlojupekoa izango dute bihar Frantziako Tourrean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

>