Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Adierazpenak

Armstrong: 'Froome eta Sky indartsuegi daude, zergatik ote?'

ERREDAKZIOA

Txirrindulari ezagunak eztabaida piztu du Twitterren Chris Froome eta Sky Tourrean ematen ari diren erakustaldi bikaina zalantzan jarriz.  

  • Lance Armstrong. Argazkia: EFE

Lance Armstrong txirrindulari ohiak zalantzan jarri du Froome, Porte eta Sky Taldea Tourrean eskaintzen ari diren erakustaldi bikaina.

“Argi dago Froome, Porte eta Sky oso indartsu daudela, baina zergatik ote? Garbi al daude? Nik ez dakit ezer”, adierazi du Armstrongek Twitter sare sozialean duen kontuan.

Aurtengo Frantziako Tourreko Pirinioetako lehen etapan, alde handiarekin nagusitu da Sky taldeko liderra, eta, oraingoz, jaun eta jabe dela erakutsi du. Amaierarako sei kilometro falta zirenean, eraso egin zuen eta bakarrik helmugaratu zen.

“Ez nago inor ere salatzen. Guztiz kontrakoa esaten ari naiz. Ez daukat ez interesik ez sinesgarritasunik gai horretaz nire iritzia eman ahal izateko”, erantzun dio Armstrongek zale baten txioari; izan ere, berak positibo eman zuen, eta, ondorioz, aurretitik irabazitako zazpi Tourrak baliogabetu egin zizkioten.

15