Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Azken txanpa

Quintana: 'Alpeetan eraso egiteko prest nago'

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Movistar taldeko txirrindulariak ziurtatu duenez, ez da horretarako indarrak gordetzen dituen bakarra izango eta Valverde ere dena ematera aterako dela ziurtatu du.  

  • Movistar taldea 'selfie' bat ateratzen. Argazkia: EITB

Alpeetan eraso egiteko prest dagoela ziurtatu du Nairo Quintanak, Movistar taldeko liderrak. Izan ere, Frantziako Tourraren azken txanpa honetan ezustekoa eman ahal izateko indarrak neurtu eta gorde ditu.

?Alpeetan eraso egingo dut, baina ez naiz bakarra izango, Alejandro Valverde ere dena ematera aterako da?, azaldu du txirrindulari kolonbiarrak, Ruben Plazak irabazi duen hamaseigarren etapako 201 kilometroak egin ondoren.