Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

19. etapa

Nibalirentzat Alpeetako etapa handia; Quintana, Froomengandik gertuago

Agentziak | Erredakzioa

Italiarrak aurtengo edizioko arantza atera du La Toussuiren irabazita. Chris Froomek, berriz, ahulezia agertu du lehen aldiz. Larunbatean, beste etapa handi bat, Alpe d’Huezekoa.

1:13

Vincenzo Nibali Astana taldeko italiarra gailendu da Frantziako Tourreko 19. etapan, Alpeetako hirugarren. 138 kilometro egin dituzte guztira, Saint-Jean-de-Maurienne eta La Toussuire artean.

Aurten lehen aldiz, Nairo Quintanak min egin dio Chris Froome liderrari, eta minutu erdi kendu dio helmugan.

Etapa laburra izan da, baina atsedenerako tarterik gabekoa. Nibalik nagusitasunez eraman du garaipena, eta podiumetik gertuago da orain, laugarren postuan, hain zuzen. Bere aurretik Movistarreko Alejandro Valverde dago, baina zail dauka espainiarrari lekua kentzea,  horretarako, bihar Alpe d’Huezen gaurko antzeko erakustaldia eman beharko lukeelako..

Quintanaren eta Froomen arteko lehian ere izan da albisterik. Kolonbiarrak erasoa jo du helmugarako bost kilometrora. Valverde eta Contador atzean utzi ditu, eta, lehen aldiz, Chris Froome ez da gai izan Movistarreko txirrindulariaren erritmoari jarraitzeko. Liderrak ahulezia agertu du lehen aldiz, eta biharko eraso gehiago aurreikusten dira.

 

"600">