Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

21. etapa

Froome errege Parisen; azken etapa, Greipelentzat

Agentziak | Erredakzioa

Laugarren garaipena lortu du alemaniarrak aurtengo Tourrean. Froomekin batera, Quintana eta Valverde igo dira podiumera. Britainiarrak mendiko sailkapena ere irabazi du.

5:51

Chris Froome britainiarrak Frantziako Tourreko 102. edizioa irabazi du. Azken etapa, urtero Eliseoko Zelaietan amaitzen dena, Andre Greipelek irabazi du, 109 kilometroko ibilbidea egin ondoren.

Lottoko alemaniarraren laugarren garaipena izan da aurtengo Tourrean, bi ordu, 49 minutu eta 41 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Bigarren Bryan Coquard frantziarra sartu da (Europcar) eta Alexander Kristoff norvegiarra, hirugarren (Katusha).

Froomerentzat etapa lasaia izan da, bere bigarren Tourra irabazi duen egunean. Aurrenekoa 2013. urtean irabazi zuen.

Podiuma

Pariseko podiumean, Froome izan da lehen postuan, Nairo Quintana eta Alejandro Valverde alboan zituela. Movistarrekoak bigarren eta hirugarren izan dira sailkapen nagusian, hurrenez hurren.

Gainontzeko sailkapenei dagokienez, mendiko sailkapena ere Chris Froomek irabazi du. Peter Saganek (Tinkoff) jantzi du erregularitatearen maillot berdea; Quintanak gazte onenaren maillot zuria, eta, bukatzeko, taldekako sailkapenean, Movistar gailendu da.


t="utf-8">