Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

15. etapa

Pantano kolonbiarra gailendu da Culozen, Froomek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Faboritoen taldea 3:07ra sartu da, eta sailkapen nagusiko denboretan ez da aldaketarik izan: Froome da lider; Mollema 1:47ra dago, eta Adam Yates, 2:45era.

1:24

Jarlinson Pantano kolonbiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 15. etapa. Txirrindulariek 160 kilometroko ibilbidea egin dute Bourg-en-Bresse eta Culoz artean. Froomek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Pantano esprintean gailendu zaio Rafal Majka poloniarrari, biak eguneko ihesaldian izan ostean. Irabazleak lau ordu, 24 minutu eta 49 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko, orduko 36,6 kilometroko batez besteko abiaduran.

Faboritoen taldea 3:07ra sartu da, eta sailkapen nagusiko denboretan ez da aldaketarik izan: Froome da lider, Bauke Mollema 1:47ra dago eta Adam Yates dago hirugarren, 2:45era. Nairo Quintana laugarren da, 2:59ra, eta Alejandro Valverde bosgarren, 3:17ra.

Ibilbidean, sei mendate igo behar izan dituzte (Grand Colombier, bi aldiz), eta 30 txirrindulari sartu dira eguneko ihesaldian.

Garaipena Jarlinson Pantano 27 urteko kolonbiarrak lortu du. Pantanok Suitzako Itzulian ere irabazi du etapa bat aurten.

Astelehenean, uztailaren 18an, Frantziako Tourra Suitzan sartuko da, 16. etapa jokatzeko. 209 kilometro egingo dituzte, Morains-en-Montagne eta Berna artean.

"600">