Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

18. etapa

Froome kronoigoeran ere onena izan da

Agentziak | Erredakzioa

Foomek erlojuaren kontra irabazi du berriz, Dumoulinen aurretik, eta sailkapen orokorreko aurkariei aldea atera die. Mollema ia 4 minutura dauka orain.

1:25

Chris Froomek (Sky) irabazi du Frantziako Tourraren 18. etapa, 17 kilometroko kronoigoera Sallanches eta Megeve artean. Britainiarrak lidergoa sendotu du, edizio honetako bigarren etapa garaipena eskuratuz eta garaipen orokorrari begira beste pausu bat emanez.

Froomek 21 segundu hobetu du Tom Dumoulinen (Giant-Alpecin) denbora eta 33 segundu Fabio Aru (Astana) eta Richie Porterena (BMC).

30' 43''-ko denborarelin, Skyko liderrak aurkariekin duen aldea handitu du. Atzekoak ez dira sailkapenean mugitu. Bauke Mollema 3' 52''-ra dago orain, eta Nairo Quintanak (Movistar) laugarren jarraitzen du, 1' 10'' galduta.

Froome lehen postuan sendo dagoela, Alpeek podiumerako borroka gogorra utziko digute, bost txirrindulari minutu batean daude eta.

18. ETAPAKO SAILKAPENAK