Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Movistar Team

Valverde: 'Nire helburua Tourrean Nairo Quintanari laguntzea izango da'

Agentziak | Erredakzioa

Movistarreko liderra izango da kolonbiarra. Valverderen funtzioa bere alboan egotea izango da. Hala ere, ezin izango du denbora galdu, taldearen estrategian leku onean egoteko.

  • Alejandro Valverde / EFE.

    Alejandro Valverde / EFE.

Alejandro Valverdek (Movistar) argi dauka Frantziako Tourrean egin beharreko lana: Nairo Quintana liderra babestea. Baina, hala ere, badaki sailkapen orokorrean goian egotea ere taldearentzat garrantzitsua dela.

"Tourrari errespetu handia diot, baina beldurrik ez. Azken urteetan ondo moldatu naiz lasterketara. Ez noa bakarrik ilusio eta gogoekin, baita taldea osoak ondo egingo dugunaren garantiarekin", esan du Valverdek.

Murtziarrak, Espainiako Txapelketa jokatu baino lehen, uste du Tourra "maila onean" lehiatuko duela", eta "Nairoren alboan egoteko garantiekin". "Nire helburua argi dago, eta beti esan dut: laguntzea eta gehiagorik ez. %100ean Nairorekin gaude", gehitu du.

Hala ere, "lasterketa hor dago", eta ezin izango du "denbora gehiegi galdu taldearen estrategiarako".

"Nire aukera era garrantzitsua izan daiteke taktikoki. Ez bada ezer gertatzen eta sailkapenean ondo bagaude, aurkariek bien zai egon beharko dute, eta hori ona izan daiteke taldearentzat", esan du.