Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra, 7. etapa

Kittelek bere hirugarrena irabazi du, foto finish polemikoaren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Kittel eta Boasson Hagen aldi berean sartu dira helmugan, eta epailek garaipena alemaniarrari ematea erabaki dute. Chris Froomek lider jarraitzen du.

6:54

Marcel Kittelek bere hirugarren garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean, bere ibilbideko hamabigarrena, Edvard Boasson Hagenekin lehia estua izan ostean. Foto finishak erabaki du, azkenean, etapako garailea zein den.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Chris Froomek lider jarraitzen du. Bigarren Geraint Thomas Skyko taldekidea da, eta hirugarren, Fabio Aru italiarra.

Garaipen honi esker, Kittelek Erik Zabel herrikideak Tourrean lortutako garaipen kopurua berdindu du. Hala ere, foto finisha aztertu arte itxaron behar izan du garailea zela konfirmatzeko.

Hirugarrena helmugan Michael Mathieuss australiarra izan da.

 


"YES">