Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra, 9. etapan

Uran garaile eta Froome lider, erorikoen etapan

Agentziak | Erredakzioa

Richie Portek eta Geraint Thomasek Tourra utzi behar izan dute, erorikoetan izandako lesioen ondorioz.

1:42

Rigoberto Uran kolonbiarra gailendu da Frantziako Tourreko etapa nagusian, faboritoen taldearen esprintean azkarrena izan ostean. Chris Froomek lider jarraitzen du.

Uranek matxura izan du bere bizikletan helmugarako kilometro gutxira, baina, hala ere, bera izan da lehena Chamberyn, Warren Barguil frantziarrarekin lehia estua izan ostean. Foto finishak argitu du garailea zein izan den.

Nairo Quintana kolonbiarrak minutu eta 14 segundo galdu ditu, Mont du Chatera igoeran atzean geratu ostean.

Alberto Contador ere ez da fin ibili, eta lau minututik gora galdu ditu.

Richie Porte australiarrak, berriz, lasterketa utzi behar izan du azken mendatearen jaitsieran eroriko beldurgarria izan ostean. Aurretik, lehen kilometroetan, Geraint Thomasek ere Tourra utzi du, eroriko batean min hartu ostean.

Mikel Landa zortzigarren izan da helmugan.