Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

10. etapa

Kittel aise nagusitu da Bergeraceko esprintean

Erredakzioa

Txirrindulari alemaniarrak irabazi du Tourraren hamargarren etapa. Bere laugarren garaipena du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Chris Froomek jarraitzen du liderraren elastikoarekin.

16:49

Marcel Kittelek (Quick-Step Floors) irabazi du Frantziako Tourraren hamargarren etapa, 178 kilometroko ibilbidea izan duen Prigueux eta Bergerac artekoa. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lidergoan.

Kittelek erakustaldia eman du esprintean eta aise gainditu ditu bigarren izan den John Degenkolb (Trek Segafredo) eta hirugarren postua lortu duen Dylan Groenewegen (LottoNL-Jumbo). Bere laugarren garaipena lortu du Kittelek aurtengo Tourrean.

Elie Gesbert (Fortuneo) eta Yoann Offredo (Wanty) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. Etapa hasieran egin dute ihes, bost minutuko abantaila izatera iritsi dira, eta tropelak harrapatu egin ditu helmugara iristeko 7 kilometro falta izan direnean. 171 kilometro eman dituzte lasterketaren buruan.

Sailkapen nagusian Chris Froomek 18 segundoko abantaila du Fabio Arurekiko (Astana) eta 51 segundo ateratzen dizkio Romain Bardeti (AG2R La Mondiale).

YES">