Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

12. etapa

Bardetek lortu du etapa garaipena eta Aru da lider berria

Erredakzioa

Romain Bardetek irabazi du Tourraren 12. etapa eta hirugarren izan den Fabio Aruk lidergoa kendu dio Chris Froomeri.

8:20

Romain Bardet (AG2R) frantziarrak irabazi du Tourraren 12. etapa, 214,5 kilometroko ibilbidea izan duen Pau eta Peyragudes artekoa. Fabio Aru (Astana) hirugarren izan da etapan eta lidergoa kendu dio Chris Froomeri (Sky). Italiarra da lider berria.

Bardetek etapako azken kilometroan jo du erasoa, azken mendateko malda gogorrenean. Fabio Aruk jo du erasoa lehenengo, frantziarrak erantzun egin dio, eta garaipena eskuratu du. Rigoberto Uran (Cannondale) izan da bigarren 2 segundora eta Aru hirugarren, 2 segundora. Mikel Landak laugarren postuan bukatu du etapa. Chris Froomek 22 segundo galdu ditu Bardetekiko eta 20 segundo Arurekiko.

Sailkapen nagusian Fabio Aru da liderra, Chris Froome da bigarren 6 segundora eta Romain Bardet hirugarren, 25 segundora. Rigoberto Uran kolonbiarra da laugarren liderrarengandik 55 segundora. Nairo Quintanak (Movistar) 2'04" galdu ditu etapa irabazlearekiko eta Alberto Contadorrek 2'55.

Nieveren eta Landaren lan bikaina

Sky taldeak agindu du etapa guztian zehar. Mikel Landa eta Mikel Nieve euskal txirrindulariek gogor egin dute lan Chris Froome taldeko liderrarentzako, baina britainiarrak ezin izan dio lidergoari eutsi. Azken metroetan Landak ez dio Froomeri lagundu eta laugarren bukatu du etapa. Mikel Nieve hamargarren izan da etapan. Sailkapen nagusiko zazpigarren postuan da Mikel Landa liderrarengandik 2 minutu eta 55 segundora.