Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017ko Tourra: Mikel Landak esan du ondo dagoela, baina ez duela galoirik

  • facebook
  • twitter

Frantziako Tourra

Adierazpenak

Mikel Landa: 'Hankak indartsu ditut, baina ez dut galoirik'

Erredakzioa

2017/07/14

Euskal txirrindularia laugarren izan da 13. etapan eta bosgarren da sailkapen nagusian. Adierazi du ez duela galoirik Tourreko garaipenagatik lehiatzeko.

  • Mikel Landa, durante la 13ª etapa del Tour. Argazkia: EiTB

    Mikel Landa, durante la 13ª etapa del Tour. Argazkia: EiTB

    Mikel Landa, durante la 13ª etapa del Tour. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Mikel Landa (Sky) laugarren izan da Tourraren 13. etapan eta bosgarren da sailkapen nagusian Fabio Aru (Astana) liderrarengandik minutu bat eta 9 segundora. Alberto Contadorrekin (Trek-Segafredo) batera, protagonista izan da lasterketaren buruan.

"Ni aurretik ibiltzeak Aruri eta Bardeti lan egin arazi die. Froome haien gurpilean joatea nahi genuen, eta ahal bazuen aurkari zuzenak atzean uztea", adierazi du Landak 13. etapa amaitu ostean.

"Amaieran ez dut jakin etapa garaipenaren bila jo ala atzekoei ahalik eta denbora gehien atera. Azkenean ahalik eta denbora gehien ateratzea erabaki dut", gaineratu du arabarrak etaparen balantzea egiterakoan.

"Hankak indartsu ditut, baina ez dut galoi nahikorik Tourra irabaztera joateko. Badakit zein den nire betekizuna. Chris Froomerekin Tourra irabaztera etorri gara. Jakina Tourra irabaztea eta taldeburua izatea gustatuko zitzaidala, baina momentuz ezinezkoa da", esan du Mikel Landak.


Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
22:00 - 01:00 ETB KANTXA: Olaizola-Zabaleta - Ezkurdia-Albisu
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena