Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

16. etapa

Matthewsek bigarren garaipena eskuratu du esprintean, haizearen kontra

Mikel Dominguez | eitb.eus

Australiarra nagusitu da haizea agertu den 16. etapan, Romans-sur-Isèreko helmugan. Marcel Kittel (Quick Step-Floors) atzeko talde batean egin du ia etapa osoa, haizearen ondorioz.

2:48

Michael Matthewsek (Sunweb) Frantziako Tourraren 16. etapa irabazi du, Le Puy-en-Velay eta Romans-sur-Isere artean (165 kilometro). Chris Froomek (Sky) maillot horia mantendu du.

Sailkapen orokorrean trantsizio etapa izango zela ematen bazuen ere, taldeek gogor egin behar izan dute lan haizeak sortutako arazoak ez jasateko.

Batzuk ezin izan dute ekidin, eta azken 15 kilometroetan, Dan Martin (Quick Step-Floors) atzean geratu da, sailkapen orokorrean postuak galduta. Mikel Landa (Sky), aldiz, orain 5. dago. Louis Meintjes (UAE) ere kaltetua izan da sailkapen orokorrean.

Edonola ere, batez ere maillot berdearen sailkapenean izan dira ondorioak. Bost txirrindulariko ihesaldiak oraindik tartea zuenean, Marcel Kittel, puntuetako sailkapeneko liderrak, arazoak izan ditu, haizearen eraginez. Nacer Bouhanni (Cofidis) bezalako beste azkarrekin batera, atzeko talde batean geratu da. Bitartean, Sunwebek gogor egin du lan tropelaren aurrealdean.

Michael Matthewsek alemaniarrak baino 79 puntu gutxiago zuen etapa hasieran. Bere taldea etapa osoan zehar lan handien egin duena izan da.

Saria ez da bakarrik etapa garaipena izan. Autraliarrak tarteko esprinteko puntuak ere eskuratu ditu, eta orain 29ra dauka Kittel sailkapenean, egunean lor zezakeen 50 puntuak eskuratuta.

Bukaerako borroka gertatu arren, Bouhanni Kittelen taldetik atera eta tropela harrapatzen saiatu da. Itxaron dioten Nicolas Edet eta Cyril Lemoineren laguntza izan du horretarako. Lortu egin du, baina hala ere, azken kilometroetako haizearen ondorioz, atzean geratu da berriro. Andre Greipel (Lotto-Soudal) eta Alexander Kristoff (Katiuxa) esprinterrak ere atzean gerau dira.

16. ETAPAKO SALKAPENAK

"YES">