Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

19. etapa

Boasson Hagenek irabazi du 19. etapa, bakarrik helmugaratuta

Mikel Dominguez | eitb.eus

Azken bi kilometroetan biribilgune batean bide onena aukeratzeari esker, bakarrik helmugaratu da Dimension Data taldeko norvegiarra.

6:36

Edvald Boasson Hagenek (Dimension Data) irabazi du Frantziako Tourraren 19. etapa. Bere hirugarren garaipena da Tourrean. Azkena orain dela sei urte eskuratu zuen.

20 txirrindularik osatutako ihesaldian egin du etapa norvegiarrak. Aurreko taldean Romain Sicard (Direct Energie) ere sartu da, eta 10 minutuko aldea izatera heldu dira.

Boasson Hagen azkarrenetarikoa zen ihesaldiko txirrindularien artean, baina urrunetik jo du erasoa. 2 kilometro falta zirenean, bide laburrena hartu du biribilgune batean, berarekin batera Nikias Arndt (Sunweb) eramanda. Helmugarainoko bidean gurpiletik atera du eta, azkenean, denbora izan du garaipena ospatzeko.

Ez da aldaketarik izan sailkapen orokorrean. Chris Froome (Sky) horiz jantzita helduko da larunbateko erlojupeko erabakigarrira. Romain Bardet (Ag2r) 23 segundora dago, eta Rigoberto Uran (Cannondale-Drapac), 29ra.

19. ETAPAKO SAILKAPENA

fb3e">