Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Ofiziala

Nizan hasiko da 2020an Frantziako Tourra

Agentziak | Erredakzioa

1981ean, bertan hasi zen erlojuaren kontrako etapan, Bernard Hinault izan zen nagusi, eta urte horretako edizioa irabazi zuen gero.

Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendariak baieztatu duenez, 2020ko edizioa Nizan hasiko da. Horrela, Tourra Frantziatik kanpo eta Frantzian bertan ari da irteerak txandakatzen.

Iaz, Alemanian hasi zen, Düsseldorf hirian, aurten, Frantzian abiatuko da, Noirmoutier uhartean; datorren edizioan, Belgikako hiriburuak (Brusela) hartuko du lehen etapa; eta, esan bezala, 2020an berriro egingo dute Frantzian urte horretako edizioa abiatuko duen etapa.

1981ean Niza hirian hasi zen erlojuaren kontrako etapan, Bernard Hinault izan zen nagusi, eta urte horretako edizioa irabazi zuen gero, lasterketa ospetsuaren 68. edizioa, hain zuzen.