Itxi

Espainiako Vuelta 2023

70. edizioa

Gasteizkoa Vueltako etaparik luzeena izango da

Erredakzioa

Arabako hiriburutik atera, eta 50 kilometro inguru egingo ditu tropelak Arabako errepideetan. Langraiz Oka, Gaubea eta Bóveda udalerrietatik igaroko da, besteak beste.

  • Tropelak 50 kilometro egingo ditu Araban. Efe.

    Tropelak 50 kilometro egingo ditu Araban. Efe.

Espainiako Vueltako 14. etapa, 2015eko edizioko luzeena, Gasteiztik aterako da. 213 kilometroko ibilbidea izango du eta mendiko etapa izango da. Helmuga Alto Campoon, Kantabrian, jarriko dute, 1.990 metroko altueran.

Gasteizko etapa irailaren 5ean korrituko dute, larunbata, eta lasterketako azken asteko lehen jardunaldia izango da.

Etapako lehenengo 50 kilometroak Araban egingo dituzte, eta Langraiz Oka, Gaubea eta Bóveda udalerrietatik igaroko dira, besteak beste. Arabatik atera, eta Burgosen sartuko dira, Medina de Pomar aldera, Estacas de Trueba eta El Escudo gainak igotzeko. Hortik Kantabriara joango dira, Alto Campoko helmugara bidean.

Etapa baten irteera hartzeagatik, hiriek 36.000 euro ordaindu behar dituzte, BEZa barne. Gasteizko kasuan, dirua Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak ipiniko dute. Baliteke Eusko Jaurlaritzak ere kopuru horren zati bat ordaintzea.

Espainiako Vuelta 2011n iritsi zen Gasteizera azken aldiz. Orduan, azken aurreko etapako helmuga jarri zuten Arabako hiriburuan. Etapa hura Daniele Bennatik irabazi zuen, esprintean.