Itxi

Espainiako Vuelta 2023

4. etapa

Valverde Sagani gailendu zaio Vejer de la Fronterako aldapan

M.D. | eitb.eus

Movistarreko txirrindularia azkarrena izan da 4. etapako aldapa gogorreko azken metroetan.

0:59

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du Espainiako Vueltaren 4. etapa, Peter Sagani gailenduta (Tinkoff-Saxo) Vejer de la Fronterako aldapa gogorreko azken metroetan. Esteban Chaves (Orica-GreenEdge) sailkapen orokorreko buruan dago.

Pello Bilbaok (Caja Rural-Seguros RGA) erasoa jo du aurreko igoeran, helmugatik 4 kilometrora, eta alde txiki bat mantendu du tropelarekiko. Atzetik, faboritoak batera zihoazen, Katiuxak eta Movistarrek gidatutako tropelean. Astanakoak, Vincenzo Nibali gabe, atzerago joan dira.

Ordeka izan da nagusi etapa osoan zehar, eta ihesaldia azken kilometroetan harrapatu du tropelak (Markel Irizar ihes eginda egon da). Bukaeran izan da emozio eta borroka guztia.

Samuel Sanchezen (BMC) eraso batek jaitsiera ere gogortu du. Nicolas Rochek (Sky) jarraitu dio, baina azken kilometroan, berriz ere gorako bidean, gizon indartsuenen arteko borroka gailendu da. Valverde Sagan baino hobea izan da helmugan. Garaipen handi honek 10 segundoko denbora saria eman dio gainera.

4. ETAPAKO SAILKAPENAK

/p>