Itxi

Espainiako Vuelta 2023

6. etapa

Esteban Chavesentzat etapa eta lidergoa

Erredakzioa

Orica taldeko txirrindulariak irabazi du Cazorlan amaitu den Vueltako seigarren etapa. Dan Martin (bigarren) eta Dumoulin (hirugarren) 5 segundora iritsi dira. Kolonbiarrak lidergoa berreskuratu du.

0:51

Esteban Chaves (Orica) izan da Vueltako seigarren etapako irabazlea, eta kolonbiarrak sailkapen nagusiko lidergoa berreskuratu du. Kordoba eta Cazorla artean egin da 200 kilometroko etapa hau.

Chavesek 4 ordu, 46 minutu eta 16 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta bakarrik iritsi da helmugara. Dan Martin (Cannondale-Garmin) irlandarra izan da bigarren, eta Tom Dumoulin (Giant-Alpecin), hirugarren. Irabazlearengandik 5 segundora iritsi dira biak, eta, ondorioz, Dumoulinek maillot gorria galdu du. Chaves da orain lider berria, eta hamar segundora du irlandarra.

Ostiralean, zazpigarren etapa korrituko da, Jodar eta Alpujarra artekoa (191 km).