Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Etapa nagusian jausi zen

Froomek Vuelta utzi du, hanka batean duen hausturagatik

Agentziak | Erredakzioa

"Amaitu da Vuelta niretzat", esan du britainiarrak txio labur batean.

  • Chris Froome. Argazkia: Efe.

    Chris Froome. Argazkia: Efe.

Chris Froome Sky taldeko txirrindulari eta Frantziako Tourra bi aldiz irabazitakoak Espainiako Itzulia utzi du, hanka batean duen hausturaren ondorioz. Lesioa Andorrako Ospitalean egindako azterketa batean antzeman diote.

Froomek orkatilean, orpoaren gainean, dagoen hezur bat hautsi du. Horrelako hausturak oso ohikoak dira norabide aldaketa eta mugimendu aldaketa bortitzak egiten diren kiroletan: 100 metroko lasterketetan, altura jauzietan, futbolean, arte martzialetan…

Goizeko lehen orduetan Froomek aurreratu egin du gaur "nekez" egongo zela 12. etapako irteeran, asteazkeneko etapa nagusiak izandako erorikoaren ondorioz.

Tourreko irabazlea lasterketako 3. kilometroan erori zen eta kolpea hartu zuen harrizko pareta baten kontra. Andorrako Ospitalean probak egin dizkiote.

"Ez dut uste irteeran egongo naizenik, ia ezin dut makulurik gabe ibili", esan du Sky taldeko buruak.

Erorikoan, britainiarrak kolpeak hartu zituen bi belaunetan eta ezkerreko hegalean. Lasterketan asko sufritu zuen helmugara iristeko, eta 8 minutu galdu zituen Mikel Landa etapa irabazlearekin.

 

t="utf-8">