Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Erlojupeko erabakigarria

Purito Rodriguez: 'Vuelta irabazteko aukera paregabea dut'

Agentziak | Erredakzioa

Txirrindulari katalanak ia bi minutuko aldea ateratzen dio Dumoulini, baina herbeheretarra da Burgosko erlojupekoa eta Espainiako Vuelta irabazteko faboritoa.

  • Purito Rodriguez. Argazkia: EFE.

    Purito Rodriguez. Argazkia: EFE.

Espainiako Vueltaren bigarren atseden egunean, eta asteazkenean Burgosko erlojupeko erabakigarria egin baino lehen Joaquim "Purito" Rodriguez (Katusha) txirrindulariak esan duenez, "aukera paregabea" du Vuelta irabazteko. Halere, eta sailkapen nagusiko lehen postuan badago ere, ez du konturik egin nahi, eta Tom Dumoulin da faboritoa, bere ustez. Puritok ia bi minutuko aldea (01:51) ateratzen dio, baina herbeheretarra oso trebea da erlojupekoetan.

"Desberdina da erlojupekoa Vueltako azken astean izatea, baina arazorik gabe onartzen dut. Vuelta irabazteko aukera paregabea da, baina nire adina kontuan izanik ia-ia egoera honetan egoteko azken aukera dut. Zaila da, baina une oso onean nago, onenetakoan", esan die hedabideei.

Kataluniarraren ustez, Vuelta hau segundo gutxigatik erabakiko da. "Hortaz, geratzen diren hiru egunetan, oso etapa zail eta biziak izango dituzten egun hauetan, sailkapen nagusiko goialdean gaudenok adi-adi egongo gara. Kontu handiz ibili beharko dugu", ohartarazi du.

Dumoulin: "10 minutuko aldea beharko nuke, baina hori ez da gertatuko"

Tom Dumoulin holandarra (Giant) aipatzen dute aditu guztiek Burgosko etapa dela eta. Erlojupekoak 39 kilometro izango ditu, eta Dumoulin da faborito nagusia etapa bera irabazi eta Vuelta ere eskuratzeko.

Maastrichteko txirrindularia laugarren postuan dago sailkapen nagusian, eta erronka umore onez hartu du: "10 minutuko aldea beharko nuke, baina hori ez da gertatuko". "Emaitza gorabehera, eta nire aldekoa bada ere, ez naiz lasai egongo", esan du Burgosen.

Dumoulinek onartu egin du erlojupekoa oso ondo datorkiola, eta atseden-egunean ibilbide osoa egin ostean, oso pozik bueltatu da hotelera.

otelera.