Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Aurkezpena

Eskalatzaileentzako ibilbide aproposa izango du 2016ko Vueltak

Agentziak | Erredakzioa

10 etapatan helmuga aldapa gora dago. Madrileko azken jardunaldira 3.200 kilometro egin ostean iritsiko dira, gehienak penintsulako iparraldean, Galizian batez ere, eta Valentzian.

  • Fabio Aru, iazko irabazlea. Argazkia: Efe.

    Fabio Aru, iazko irabazlea. Argazkia: Efe.

Unipublic enpresak 2016ko Espainiako Itzuliko ibilbidearen aurkezpen ofiziala egin du. Lasterketa abuztuaren 20an hasiko da, Ourensen, eta irailaren 11n amaitu, Madrilen. Lasterketa gogorra egituratu dute, eta lehen bi asteetan erritmoa bizia izango da.

Hamar etapatan, helmugak goian egongo dira, Ezaroko begiratokia, Campeona, Covadongako Lakuak, Peña Cabarga edota Aitanako gaina bezalako tokietan, besteak beste. Azpimarratzekoa da etapa horietako bat Aubisque Frantziako Tourreko mendate ospetsuan amaituko dela.

Guztira, 3.200 kilometro baino gehiago egingo dituzte Madrilera iritsi aurretik. Ibilbidearen zatirik handiena penintsulako iparraldetik, Galiziatik batez ere, eta Valentziatik doa.

Bi erlojupeko egongo dira, bat taldekakoa eta bestea banakakoa. Mendi ertaineko 12 etapa daude, eta lauak direnen artean ere bik helmuga aldapan gora dute, eskalatzaileen mesederako.

 

Espainiako Itzuliko 21 etapak