Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Zazpigarren etapa

Van Genechten gailendu da, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Darwin Atapumak lider jarraitzen du, eta Alejandro Valverde 24 segundora dauka.

  • Genechten, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

    Genechten, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

Jonas Van Genechten (IAM) belgikarra gailendu da Espainiako Itzuliko zazpigarren etapan. Guztira, 158,5 kilometro egin dituzte Maceda eta Puebla Sanabria artean. Darwin Atapumak lider jarraitzen du.

Azken metroetan zenbait txirrindulari erori egin dira, Alberto Contador tartean. Van Genechten esprintean gailendu da 3 ordu, 55 minutu eta 44 segundoko denbora eginda, Daniele Bennatiren eta Alejandro Valverderen aurretik.

Atapumak jertse gorriari eutsi dio, Alejandro Valverde 24 segundora dago, Chris Froome 32ra, eta Esteban Chaves eta Nairo Quintana kolonbiarrak 38ra.

Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 181,5 kilometrokoa Villalpando eta La Camperonako gainaren artean.

 

"356">

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea