Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Itzulia (15. etapa)

Brambillak irabazi du etapa eta Quintanak lidergoa sendotu du

Erredakzioa

Gianluca Brambilla (Etixx) izan da onena Vueltako 15. etapan eta garaipena lortu du. Nairo Quintana bigarren izan da. Kolonbiarrak 31 segundo atera dizkio Contadorri eta 2'37" Froomeri.

Gianluca Brambilla (Etixx) italiarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren 15. etapa, Sabiñanigo eta Aramon Formigal artekoa (118,5 Km), eta Nairo Quintanak (Movistar) lidergoa sendotu du atzetik dituen aurkariekiko aldeak handituta.

Alberto Contadorrek (Tinkoff) hasierako kilometroetan hautsi du lasterketa. Nairo Quintana adi egon da, eta Madrileko txirrindulariarekin batera aurrera egin du. Chris Froome (Sky), Esteban Chaves (Orica) eta Adam Yates, ordea, ez dira erne ibili eta atzean geratu dira.

Quintanarekin eta Contadorrekin batera beste 12 txirrindulari ibili dira lasterketaren buruan eta kolonbiarrak hartu du erantzunkizuna azken igoeran. Quintanaren erritmoari Brambillak bakarrik eutsi dio, eta italiarrak garaipena lortu du. Hiru segundora gurutzatu du helmuga Quintanak eta Fabio Felline izan da hirugarren. Alberto Contador seigarren izan da, Quintanarengandik 31 segundora. Esteban Chaves liderrarekiko 1'50"era iritsi da, eta Chris Froome, 2'37"ra.

Sailkapen nagusian Nairo Quintanak 3'37"ko abantaila du Chris Froomekiko eta 3'57" hirugarren den Esteban Chavesekiko. Alberto Contador da laugarren postuan Chavesengandik 5 segundora.

"356">