Itxi

Espainiako Vuelta 2023

19. etapa

Froome Quintanari gerturatu zaio, erlojupekoan erakustaldia emanda

M. D. | eitb.eus

Castroviejo bigarrena izan da britainiarraren garaipenean. Froomek 2 minutu baino gehiago jan dizkio Movistarreko kolonbiarrari, oraindik ere minutu bat baino gehiagoko aldearekin lider.

1:57

Chris Froomek (Sky) nagusitasunez irabazi du Espainiako Vueltaren 19. etapa, 37 kilometroko erlojupekoa Xabia eta Calpen artean. Nairo Quintana (Movistar) liderrez jantzita helduko da egun erabakigarrira, baina 2:16 galdu du Frantziako Tourraren irabazlearekiko.

Benitatxell igo dute erlojupekoan, eta Froomek egoera aprobetxatu du erlojua astintzeko. Etapa irabazita, Vuelta irabazten saiatzeko moduan egongo da Aitanako gainean bukatuko den 20. etapan Kolonbiarrak, baina, 1' 12''-ko aldea du oraindik.

Alberto Contador (Tinkoff) Esteban Chaves (Orica-BikeExchange) baino askoz azkarragoa izan da, eta hirugarren jarri da sailkapen orokorrean. Podiumerako ere borroka latza espero da.

Jonathan Castroviejok (Movistar) etapa handia egin du, eta behin behineko irabazlea izan da, baina azkenean 44 segundo galdu ditu Froomekiko.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK

"356">