Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Itzulia, 2. etapa

Lampaert belgikarra da lider berria, bigarren etapa irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

26 urteko txirrindulariak erasoa jo du azken kilometroan eta Matteo Trentin taldekidearen aurretik sartu da helmugan.

0:58

Yves Lampaert belgikarra da Espainiako Itzuliko lider berria, bigarren etapa irabazi ostean. Guztira, 203,4 kilometro egin dituzte txirrindulariek Nimes eta Gruissan artean.

26 urteko belgikarrak erasoa jo du azken kilometroan eta 4 ordu 36 minutu eta 12 segundoko denbora eginda sartu da helmugan, Matteo Trentin taldekidearen aurretik.

Lampaert da orain lasterketako lider berria, Rohan Dennisi sailkapeneko lehen postua kenduta.

Astelehenean hirugarren etapa jokatuko dute, 158,5 kilometrokoa, Prades eta Andorra La Vella artean.

 


"YES">