Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Izulia, 6. etapa

Marczynski poloniarra gailendu da Saguntoko esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Chris Froomek lider jarraitzen du. Irabazlea beste bi iheskiderekin batera iritsi da helmugara.

  • Etapa esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.

    Etapa esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.

Tomasz Marczynski Lotto-Soudaleko poloniarrak irabazi du Espainiako Itzuliko seigarren etapa. 204,4 kilomotroko ibilbidea egin dute Vila-real eta Sagunto artean. Chris Froomek lider jarraitzen du.

Marczinsky azkarrena izan da helmugara iritsi diren hiru txirrindularien arteko esprintean. Pawel Poljanski herrikideari etra Enric Masi gailendu zaizkie.

Faboritoen taldea 26 segundora iritsi da, eta Chris Froomek lider jarraitzen du. Sailkapen nagusian 11 segundoko aldea du Esteban Chaves kolonbiarrarekin eta 13koa Nicolas Roche irlandarrarekin.

Ostiralean, zazpigarren etapa jokatuko dute, Lliria eta Cuenca artean, 207 kilometrokoa.