Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Itzulia, 12. etapa

Marczynski garaile, Fraile bigarren, eta Froome lider, birritan erori arren

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarra 52 segundora sartu da. Chris Froomek lider jarraitzen du eta Nibali 59 segundora du orain. Esteban Chaves, berriz, bi minutu eta 16 segundora dago.

  • Tomasz Marczynski, Antequerako helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

    Tomasz Marczynski, Antequerako helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Tomasz Marczynski poloniarra gailendu da Espainiako Itzuliko 12. etapan, Motril eta Antequera arteko 160,1 kilometroko ibilbidea egin ostean. Chris Froomek lider jarraitzen du, bi eroriko izan dituen arren.

33 urteko Marczynskirentzat bigarren garaipena izan da aurtengo Vueltan. 3 ordu, 56 minutu eta 45 segundoko denbora egin du. Ondoren, Omar Fraile sartu da, 52 segundora, Jose Joaquin Rojasekin batera.

Sailkapen nagusian, Froomek lider jarraitzen du, Nibali bigarren da 59 segundora eta Esteban Chaves jkolonbiarra hirugarren 2:16ra. Contador bederatzigarren da, hiru minutu eta 13 segundora.

Ostiralean 13. etapa jokatuko dute, 198,4 kilometrokoa, Coín eta Tomares artean.

 


"YES">